metal noble

metal noble

  • Tailerra
  • sin.metal preziatu
  • en noble metal
  • es metal precioso; metal noble
  • fr métal noble; métal précieux

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Metal noble

Metal nobleak kimikoki oso geldoak diren metalak dira, hau da, ez dute kimikoki erreakzionatzen (edo oso gutxi erreakzionatzen dute) beste konposatu kimiko batzuekin. Hori dela eta, oso metal interesgarriak dira helburu teknologiko edo bitxigintzarako. Propietate horrek erreaktibotasun txikia dakar, edo, beste era batera esanda, ez dute korrosioa edo oxidazioa gehiegi pairatzen, eta horrek aldaezintasunaren itxura ematen die, eta horregatik deitzen zaie nobleak.
Metal nobleak (besteak beste, urrea, zilarra, platinoa eta platinoideak) korrosio edo oxidazio fenomenoa jasaten ez duten metalak dira, O2-a duten ingurune urtsuen baldintza korrosiboen eraginpean daudenean, azidoak izan ala ez. Ez dira erreaktiboak.Metal erdinobleak (adibidez: kobrea) atmosfera korrosiboen eraginpean egonik eraso kimiko arinak jasaten dituztenak dira. Ez dira oso erreaktiboak.

Wikipediara joan